San Telmo Museoaren kanal ofiziala.
🌐 www.santelmomuseoa.eus
San Telmo Museoa Donostian dago eta euskal gizarteari buruzko museoa da. Atzoko eta gaurko Euskal Herriko historia eta kultura (hobeto) ezagutu nahi badituzu, hau da lekua.
Historiaurretik XX. mendera arteko ibilbidea egingo duzu gure erakusketan, eta gainera, orainaz hausnartzeko eta egungo kezken inguruan sakontzeko aukera izango duzu. Hori guztia, besteak beste, erakusketen eta jardueren bidez. Museoak gai hauek jorratzen ditu: historia, kultura, etnografia, antropologia, arkeologia, argazkilaritza, ondarea, Europa, feminismoa, ekonomia, euskara...
San Telmo Museoa gozamen eta ezagutza iturri da, eta hori guztia zerrenda hauetan topatuko duzu, besteak beste:
🔹 Erakusketa iraunkorra eta bilduma
🔹 Jarduerak
🔹 Euskal gizartearen erronkak: feminismoa, Europa, klima-aldaketa
🔹 Aldi baterako erakusketak
🔹 Familia tailerrak
🔹 Zaharberritzea
🔹 San Telmo Museoa